Ekain eta uztail hilabeteetan, Maratek-ek Bizkaia eta Gipuzkoako bi osasun zentrotan (Durango-Landakoko osasun zentroa eta Eibarko anbulatorioa) berokuntza ekoizpena berritzeko lanen zuzendaritza-lanak hasiko ditu.
Berritze honen helburua da eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea eta bero-energia berriztagarria sortzeko sistemak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko otsailaren 21eko 4/2019 Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legea betetzeko asmoz.
Proiektuen barruan honako jarduketak aurreikusten dira:
- Gas naturaleko galdarak kentzea eta energia berriztagarria erabiltzen duten pellet galdarak instalatzea, gas naturaleko kondentsazio galdaren laguntzarekin.
- Lehendik dauden lokalak eraberritzea, pellets biltegiratzeko eta ekipamendu berriak instalatzeko aukera emateko.


