
Un equipo de profesionales al servicio de su proyecto
MARATEK taldea oso kohesionatua, bizkorra, eta konprometitua da, elkar-lanera ohituta dago, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu integrala eskaintzen du.
Gure funtsezko balioak hauek dira: eskaintzen ditugun zerbitzuen konpromisoa eta berrikuntza, horien gauzatzearen zintzotasuna eta erantzukizuna, eta kalitatearen kultura bezero bakoitzaren mesedetan, betiere ingurumena zainduz.
ARANTZA RAMOS
Industria-ingeniaria, Bilboko ETSIn, eraikuntzako intentsifikazioarekin.
18 urteko esperientzia ingeniaritzaren sektorean hormigoi armatuzko eta metalezko egiturak kalkulatzen.
Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko 6723 kidea.
ÁNGELA KALMS
Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren sektorean 18 urteko esperientzia duen arkitekto teknikoa, batez ere egikaritze-proiektuak garatu eta idazteko fasean, bai eta obra-fasean ere, Obra Egikaritzearen zuzendari gisa.
Geografian lizentziatua, Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko graduondoko espezialitatea. Salamancako Unibertsitatean 3 urtez ikertzaile gisa aritua.
Bizkaiko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko 2078ko elkargokidea.
roberto yuguero
Ingenieri industriala Bilboko ETSIn, teknika energetikoetan intentsifikazioarekin,
18 urteko esperientzia ingeniaritzan. Azken 10 urteetan, proiektu-zuzendari eta obra-zuzendari lanak egin ditu proiektu-mota desberdinetan.
Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra.
Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialeko 5923 kidea.