
Maratek-eko taldeak Abanto eta Ziérbenako (Bizkaia) Teknologia Parkean eraikitzen ari den Data Center Euskadi proiektuaren obraren exekuzio-zuzendaritzarekin jarraitzen du. Eraikin isolatu bat da, Datu Prozesamendurako Zentro bat hartuko duena, Abanto-Zierbenako udalerriko SZAE-15-B partzelan kokatua.
Obraren Exekuzio Zuzendaria (OEZ) zuzendaritza fakultatiboaren parte den agentea da, eta obraren exekuzio materiala zuzentzeko eta eraikuntzaren kontrol kualitatibo eta kuantitatiboa gauzatzeko ardura teknikoa hartzen du bere gain. Kasu honetan, OEZ lana Bizkaiko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko (COAATBI) kide den arkitekto tekniko batek burutzen du, beste teknikarien laguntzarekin (instalazio ingeniariak, egitura eta zimendu ingeniariak, eta abar).
