Haizea Wind Groupek dorre eolikoak eta itsas egiturak egiteko lantegia inauguratu berri du Bilboko Portuan, 60 milioi euro inguruko inbertsioa egin ostean, eta urtean 100 eta 160 milioi artean fakturatzea aurreikusten du, produktuaren mixaren arabera.

Iñigo Urkullu lehendakaria, besteak beste, lantegiaren inaugurazioan izan da. Hasiera batean 50 langile hasiko dira enpresan, baina 300 langile baino gehiago egongo dira urtea amaitzean.
Haizea Wind enpresaren lantegiak, Bilbon egoitza duen industria-taldeak, urtean 300 offshore dorre-sekzio egiteko ahalmena izango du, 50 metro luze eta 8,6 metro arteko diametrokoa, eta 100.000 tona offshore zimendu, 10,5 metro arteko diametrokoak.