Euskadiko Parke Teknologikoko (Parke) Leioako (Bizkaia) egoitza-eraikineko espazio komunen klimatizazio-, argiztapen- eta kontrol-sistemak berritzeko exekuzio-proiektua eta obra-zuzendaritza.
Proiektuak klimatizazio instalazioaren berrikuntza jasotzen zuen, zerbitzua ematen dien lokalen erabileretara egokitzeko eta hautemandako erosotasun arazoak zuzentzeko. Halaber, eraikineko hainbat gunetako argiztapena aldatzea barne hartzen zuen, lanpara fluoreszenteak zituzten pantaila estankoak LED teknologiakoekin ordezkatuz. Jarduketa horiek, aldi berean, BMSan edo eraikinaren kudeaketa-sisteman aldaketak egitea eskatzen zuten. Esku-hartze horien guztien helburua eraikinaren energia eraginkortasuna hobetzea zen.
Kokalekua: Leioa (Bizkaia)
Bezeroa: Euskadiko Parke Teknologikoa
Webgunea: www.parke.eus
Esparrua: Klimatizazioa, argiztapena eta kontrola
Gutxi gorabeherako aurrekontua: 500.000 €



