page title icon Osakidetzako Bizkaia eta Gipuzkoako bi osasun zentrotan berokuntza ekoizpena berritzeko obraren zuzendaritza, energia berriztagarriak txertatuz

Ekain eta uztail hilabeteetan, Maratek-ek Bizkaia eta Gipuzkoako bi osasun zentrotan (Durango-Landakoko osasun zentroa eta Eibarko anbulatorioa) berokuntza ekoizpena berritzeko lanen zuzendaritza-lanak hasiko ditu.

Berritze honen helburua da eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea eta bero-energia berriztagarria sortzeko sistemak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko otsailaren 21eko 4/2019 Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legea betetzeko asmoz.

Proiektuen barruan honako jarduketak aurreikusten dira:

  • Gas naturaleko galdarak kentzea eta energia berriztagarria erabiltzen duten pellet galdarak instalatzea, gas naturaleko kondentsazio galdaren laguntzarekin.
  • Lehendik dauden lokalak eraberritzea, pellets biltegiratzeko eta ekipamendu berriak instalatzeko aukera emateko.
Durango-Landakoko Osasun Zentroko berokuntza ekoizpena
Eibarko Anbulatorioko berokuntza ekoizpena