Maratek osatzen duen taldean Elkargokide den Arkitekto Tekniko bat dago. Bere eginkizunen artean —enpresako gainerako langileekin batera, exekuzio proiektuak eta jarduera proiektuak garatzea eta obra-zuzendaritza laguntzailea egiteaz gain—, eraikuntza-enpresek eskatutako Eraikuntza eta Eraisketa Hondakinen Kudeaketa Planak (EEHKP) idaztea ere badago.

Eraikuntza eta Eraisketa Hondakinen Kudeaketa Plana exekuzio proiektuko Hondakinen Kudeaketa Azterlanaren oinarrian egituratzen da, Eraikuntza eta eraisketa hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen 105/2008 Errege Dekretuaren eta, halaber, eraikuntza eta eraisketa hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen 112/2012 Dekretuaren arabera.
Plan bakoitzean, aurreikuspen horiek garatu eta osatuko dira, hornitzaile zehatzen eta obra exekutatzeko sistemaren arabera. Gainera, beharrezkotzat jotzen denean, dagokion EEH Kudeaketa Azterlanean egindako hondakin-identifikazioari lotutako alderdi batzuk aldatzen dira, obra bakoitzaren benetako exekuzio-baldintzetara ahalik eta gehien egokitzeko.
Eraikuntza eta Eraisketa Hondakinen Kudeaketa Planaren helburua da obran sortutako eraikuntza eta eraisketa hondakinen kudeaketari aplikatuko zaizkion baldintza zehatzak ezartzea. Horretarako, Planean obrako Ingurumen Teknikariaren eginkizunak beteko dituen pertsona bat izendatzen da —normalean, obra-burua—, zeinak EEHKPren exekuzio egokia bermatuko duen obra osoan zehar.
Bestalde, eraispen eta/edo desmuntatze lanetatik eratorritako material guztiak —baldin badaude— eta exekuzio proiektu bakoitzean jasotzen direnak behar bezala kudeatu beharko dira, Planean jasotako baimendutako kudeatzaileen bidez, hondakinen kudeaketaren hierarkia-printzipioa betez, uztailaren 28ko 22/2011 Legean, hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzkoan, ezarritakoaren arabera.
Era berean, eta 112/2012 Dekretuaren arabera, obrak amaitu ondoren, Obrako Zuzendaritza Fakultatiboak hondakinen kudeaketaren azken txostena (IFG) prestatu eta sustatzaile-ekoizleari entregatu beharko dio, dagokion Elkargo Profesionalak egiaztatuta, III. eranskineko taularekin (D.112/2012) eta obran egindako kudeaketa guztiaren egiaztagiri dokumentalekin batera, kontratek emanda.
