| Maratek-ek Osasun Zerbitzuaren Euskal Erakundearentzat, Osakidetzarentzat, bost proiektu exekutibo idatzi ditu, eta horien jarduketen xedea honako hau da: gas naturalaren instalazioa egitea, bero-ekoizpena berritzea, lehendik dauden C gasolio-kalderak pellet-kaldera eta gas natural autonomoko ekipoarekin ordezkatuz, aipatutako galdara elikatuko duen pellet biltegirako siloaren eraikuntza, eta gasolio-depositua(k) baliogabetzea eta kentzea. Jarduera bakoitzerako dagokion obra-baimena lortzen denean, Maratek-ek obra-zuzendaritza, exekuzio-zuzendaritza eta segurtasun eta osasunaren koordinazioa egingo ditu. Lan guztiak amaitutakoan, Maratek-ek instalazioen abiarazteak gainbegiratuko ditu, horretarako beharrezko protokolo eta probekin batera. |

