page title icon Euskadiko araudi espezifikora egokitzeko eraikuntza- eta ingeniaritza-proiektuen aholkularitza, berrikuspen eta egokitzapen zerbitzuak, baita obran laguntza teknikoa ere.

Maratek taldeak beste enpresa batzuei eraikuntza- eta ingeniaritza-proiektuen aholkularitza, berrikuspen, egokitzapen eta izapidetze zerbitzuak eskaintzen dizkie, Euskadiko araudi espezifikora egokituta. Araudi hori, esaterako, Irisgarritasunean, Kalitatearen Kontrolan, Hondakinen Kudeaketan, Ingurumenari lotutako gaien kudeaketan, Jardueren Lizentzietan eta Jarduera Sailkatuen Memoria eta baimenetan, Estatuko edo beste Autonomia Erkidego batzuetako araudietatik desberdina izan daiteke.

Horrez gain, Maratekek obra-fasean ere laguntza teknikoa eskaintzen du, Jabetzaren eta Eraikitzailearen arteko harremanean bitartekari tekniko gisa jardunez, batez ere proiektuen egile diren enpresak Euskaditik kanpokoak direnean eta Obra Zuzendaritzan eta Obra Exekuzioaren Zuzendaritzan laguntza hori beharrezkoa denean.