Maratek-ek exekuzio-zuzendaritza egingo du Atlantic Data Infrastructure (ADI)ren eraikin berriaren obretan – Data Center Euskadi, Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoan, Abanto eta Zierbenako udalerrian (Bizkaia).
Proiektu osoa PQC S.L.-k diseinatu du. Azpimarratzekoa da Espainian Tier IV goi-mailako topologiako ziurtagiria jaso duen lehen Data Center dela, eta helburu nagusia LEED Platinum ziurtagiria lortzea dela. Halaber, 2023ko Data Center Market Awards sarietan CPD berria izateagatik saritua izan da.
Obrak Viuda de Sainz S.L. enpresak gauzatuko ditu.

