page title icon Maratek 6 urte betetzen ditu

MARATEKek sei urte bete ditu Ingeniaritza, Arkitektura Teknikoa eta Marrazketa Zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gisa ibilbidea hasi zuenetik.

Denbora honetan zehar, askotarikoak eta erronka handikoak izan dira garatu ditugun proiektuak eta lankidetzan aritu garen bezeroak —eta gaur egun ere lanean jarraitzen dugu haiekin—.

Ikasteko gogoa eta zerbitzu profesional eta zintzoak eskaintzeko konpromisoa indarrean jarraitzen dute enpresa osatzen dugun lau bazkideon baitan.