ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

 

Bezeroen premietara egokitutako zerbitzu integralak eskaintzen ditugu MARATEKen.

MARATEKek bezeroei eskaintzen dizkien ingeniaritza, arkitektura tecknikoko eta delineazio arloko zerbitzuak honela sailka daitezke:

BEHARRAK, ANALISIA ETA PROIEKTUAREN AURREDISEINUA

  • Beharrak aztertu eta aurreproiektua garatzea.

  • Bezeroarekin planoa garatzea.

PROIEKTUAREN GARAPENA

 
  • Oinarrizko proiektuak idaztea.

  • Gauzatze-proiektuak idaztea.

  • Zimenduak eta egiturak garatzea, diseinatzea eta kalkulatzea.

  • Instalazioen proiektu osoak, besteak beste: instalazio elektrikoak (goi-tentsioa, erdi-tentsioa, behe-tentsioa, argiztapena, lurren sarea, etab.), instalazio mekanikoak (etxeko ur beroa (EUB), berokuntza, aire-girotzekoa, aireztapena, eguzki-instalazio termikoa, suteen aurkako babesa, geotermia, etab.), instalazio bereziak (ahots eta datuak, sarbidea kontrolatzeko sistema, telebistako zirkuitu itxia (TZI), telekomunikazioak, etab.).

  • Instalazio mota oro diseinatzea, garatzea eta kalkulatzea.

  • Eraispen-proiektuak idaztea.

  • Aurrekontuak eta neurketak.

  • Planoak eraikitzea.

  • Segurtasun- eta osasun-azterketak idaztea.

  • Hondakinen kudeaketako azterketak idaztea.

  • Kalitate-kontroleko planak idaztea.

  • Txosten tekniko espezializatuak eta peritu-txostenak prestatzea.

KONTRATAZIOA / EROSKETEN KUDEAKETA

 
  • Kontratazioaren agiriak prestatzea.

  • Enpresa kontratistak hautatzea.

  • Eskaintza teknikoak eta ekonomikoak berrikusi, aztertu eta ebaluatzea.

  • Kontratazioa kudeatzea.

ERAIKUNTZA / GAUZATZEA

 
  • Obraren zuzendaritza.
  • Gauzatze-lanen zuzendaritza.
  • Laguntza teknikoa obran.
  • Project Management.
  • Lanen eta kontratisten koordinazioa.
  • Eraikuntza-enpresentzako eskaintza teknikoak idaztea.
  • Proiektu osoak ikuskatu eta berrikustea.
  • Aholkularitza eta kalkulu teknikoak.
  • As built planoak.
  • administrazioekin: udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinak…

ABIAN JARTZEA

 
  • Jarduera-memoriak eta -lizentziak, dagozkien egokitzapen-ziurtagiriekin batera.
  • Lehendik zeuden instalazioen legeztapenak.
  • Energia-eraginkortasunaren ziurtagiria (EEZ).
  • Obraren azken dokumentazioa eta as built planoak.
  • Probak kudeatzea.

BERMEA

 

Aipatzekoa da gure zerbitzu guztiek indarreko legediaren eta bezeroen beharrizanen araberako bermea eta erantzukizun zibila  dituzte berekin, baita kasuan kasuko elkargoetako profesional elkargokide izateak dakarrena ere (Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala eta Bartzelonako Delineatzaile Proiektugileen eta Proiektuen Goi Mailako Teknikarien Elkargo Ofiziala)